Lagundu ahal dizugu.
Espezialistak gara Alzheimer-en gaixotasunean.
Orrialde honetara iritsi bazara, zu edo senitartekoren bat oroimenean hutsegiteak izaten hasi zaretelako edo kezkatzen zaituzten edo zalantzak sortzen dizkizuten sintomak dituzulako izango da, seguruenik. Baliteke zure arrisku-profila zein den eta zeure burua zaintzeko zer egin dezakezun jakitea soilik nahi izatea ere.
Oroimenaren Klinikan hamar urte baino gehiago daramatzagu oroimen-arazoak edo beste sintoma kognitibo batzuk dituzten pertsonen diagnostiko eta tratamendu goiztiarrean lan egiten.
Pertsonen askatasunarekiko erabateko errespetuzko eta giza berotasun handieneko giroan, zaintza, aholkularitza, banakako tratamendu aurreratuak eta hurbileko jarraipena eskaintzen ditugu.
Hitzordua eska dezakezu edo zerbait galdetu.
Eskura dauden tratamenduak, farmakologikoak nahiz ez-farmakologikoak, eraginkorragoak dira zenbat eta lehenago ezarri.
Pablo Martínez-Lage
Neurologoa
Alzheimer-en gaixotasunean aditua
Zuri laguntzeko eta lagun egiteko gaude.
Klinikak diziplina anitzeko talde bat du, esperientzia handia duena Neurologia kognitiboaren eta Neuropsikologiaren, Neuroirudiaren eta Erizaintzaren arloko ikerketan eta laguntzan.
María de Arriba Neuropsikologia
Pablo Martínez-Lage Neurologia
Carolina López Neuropsikologia
Miren Altuna Neurologia
Ainara Estanga Neuropsikologia
Mirian Ecay Neuropsikologia
Jon Saldias Erizaintza
Mikel Tainta Neurologia
Marta Cañada Erresonantzia magnetikoa
Maite Murillo Administrazioa
Al día en lo último en Alzhéimer.
Nuestra labor en la Fundación Cita Alzhéimer Fundazioa, referente a nivel internacional en Investigación y Terapias Avanzadas, nos permite estar en vanguardia del conocimiento del Alzhéimer y contar con la tecnología más avanzada.
Además, gracias a las alianzas y las colaboraciones que mantenemos con la comunidad científica internacional y la industria farmacéutica, los pacientes de Clínica Memoria tienen la posibilidad de participar en distintos ensayos clínicos, dirigidos a investigar la seguridad y la eficacia de nuevos tratamientos contra la enferemedad de Alzheimer.
Fundación Cita Alzhéimer Fundazioa es una entidad sin ánimo de lucro. Los ingresos obtenidos de Clínica Memoria son invertidos en investigación.
Alzheimerrik gabeko mundua irudikatzen dugun bitartean, medikuntza, zientzia eta artea egiten ditugu, pertsonen eta haien familien bizitza hobetzeko.
Prebenitzeko ezagutu.
Prozesu ohikoena alzheimerra den arren, genetika eta ingurumen arloko, garuneko eta gorputzeko baldintza eta inguruabar askoren ondorio da dementzia. Batzuek arriskua areagotzen dute eta beste batzuek babes-efektua dute. Babes- edo arrisku-faktore horietako asko aldatu eta zuzendu egin daitezke eta esku hartzeko aukera ematen dute.
Zeure burua zaintzea eta osasunaz arduratzea gustatzen bazaizu, agian galdetuko zenion zeure buruari ea medikuntzak jakin dezakeen zenbaterainoko arriskua duzun etorkizunean dementzia izateko. Erantzuna baiezkoa da.
Zure zalantzak argitzeko, zure arrisku-profila zein den jakiteko eta zure garuneko osasuna zaintzeko aholkuak emateko aukera eskaintzen dizugu Oroimenaren Klinikan.
Hitzordua eskatu edo zerbait galdetu nahi badiguzu, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo formularioan zure informazioa betez:
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 16:00etara.
Pº Mikeletegi 71
20009 Donostia - San Sebastián, Gipuzkoa (España)